XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduz geroztik ez zuen ondo lo egiten Waka-Hok, ezinegonaren txindurriek atsedena eragozten zioten.

Ideia bat zebilkion buruan: ikusia zuen Edgarrek eman zion liburuan helbide bat, Boston zeritzan herriko kale batena, liburua argitaratu zuen argitaletxearena zen hain zuzen.

Bestela ezin zitekeen izan eta, behin batean, gehiago itxaron gabe, larruzko jazkirik dotoreena ipini eta kanpamentutik aldendu zen eguzkiaren printzek oraindik baso zabalak urreztatu ez zituen udazkeneko egunsentian, inor ohartu gabe.

Boston hirira ailegatzeko erabakia hartua zuen.

Oinez legoa asko ibili zituen Albany herriraino, beti, pardelean liburuska estutuz eta zenbaitetan bidaiako arriskuetatik salbatzeko arku-geziekin zuen abilezia erabiltzera behartua.

Albanyn larru merkatari batekin tratutan sartu eta kastore larruak saldu zizkion; lortutako diruaz diligentzian txartela hartu eta Bostonerako bidaia luzean abiatu zen berriz ere; bidaiaren erdia behintzat burutua zuen.

Bostonerainoko bidaia aipatzeak ez du merezi, Waka-Hok era guztitako irainak irain: insulto jasan behar izan zituen eta ez zuen hitzik atera, bakarrik noizik behin liburuska atera eta irakurtzen igarotzen zituen ordu luzeak.

Boston hirian lilurak gainditu zuen Waka-Ho.

Albanyn ikusitakoa nahiko txundigarri izan bazen, hura perspektiba guztien aldaketa izan zen beretzat: kale luzeak begiratu eta zorabioa sartzen zitzaion eta etxeak burura eroriko ote zitzaizkion beldurrez ibili zen kale estuetatik.

Lilurak eragozten eragotxi: zerbait egiten utzi ez zion zurien mezpretxuaz ohartzea.

Jendeak zioen albotik pasatzean: Begira ezazue! indiyo nazkagarri bat.

Argitaletxearen zuzenbidea aurkitzea kosta zitzaion, inork ez bait zion haren berri eman nahi, baina aurkitu zuen.

Bi pisutako egurrezko etxe dotore bat zen eta atean gaizkin gaizkin: gaizkile itxurako atezain indartsua zegoen.

Honek nahiko desgogora desgogora: gogoz kontra eta arku-geziak bertan uztera behartu ondoren sartzeko baimena eman zion.

(Nahiko arraroa bait zen ingelesez hain dotore mintzatzen zen irokes higuingarri eta usai-txarreko bat).

Ia hiru ordu aspergarri itxaron behar izan zituen urduri gela txiki eta estu batetan editorearekin egoteko baimena jaso arte.

Urduri, Waka-Hok atea bultzatu zuen... bere aurrean begirada zorrotzezko gizon ilun bat, nahiko zahartua, eskuek higidura urduriz igurzten zituena; begizulo sakonak nabari zitzaizkion eta kopetan inoiz ezabatzen ez ziren ardurazko hiru zimur.

Argala zen, hezurtsua eta zigarro bat zeukan ezpain lehorretatik zintzilik; eskuz seinalatu zion esertzeko.